Book Details
Josefa Agirre Etxeberriaren bizitza berreraiki nahi du egileak, haren bilobak. Nor zen baina Josefa? 1928an Azpeitiko baserri batean sortutako emakumea, 12 urte bete orduko neskame lanetan joan zena, eta geroztik bizitza osoan zerbitzari aritu zena, han eta hemen. Alabaina, Alaitz Melgar Agirrek bere ikerketan aurki deskubrituko du inon ez dagoela agiririk, dokumenturik, paper ofizialik. Zer egin, beraz, froga enpirikorik ezean? Neskametzari buruzko saiakera bat topatuko duzu orri hauetan, horrez gain, bizitza konplikatua eta nortasun konplexua izan zuen pertsona baten nondik norakoa, eta, aldi beran, isiltasunera kondenatutako guztiei hitza emateko ahalegin bat, ikusezinak ikusgarri bihurtzekoa.
Read more - Binding Soft cover
- Author/s MELGAR AGUIRRE, ALAITZ
- ISBN13 9788413604015
- ISBN10 841360401X
- Pages 268
- Published 2024
Reviews and ratings
JOSEFA NESKAME
- By
- ALAITZ MELGAR AGUIRRE
- |
- Elkar (2024)
- 9788413604015



