Detalles del libro
Haurtzaroari, tolerantziari eta dibertsitateari buruzko kontakizun beharrezkoa, indarkeriaren eta gerraren kontrako antidoto eta esperantza-iturri.Bianchi jaunak, Italia guztian barna saltzen ibiltzen zen merkataritza-agente batek, sakelako telefonorik ez zegoen garaian, egunero deitzen zion bere alabari ipuin bat kontatzeko. Baina deiak oso garestiak zirenez, ipuinek oso laburrak behar zuten izan. "Telefonozko ipuinak" da Gianni Rodariren obra garrantzitsuenetako bat, eta «Bat eta zazpi» da horietako bat.Paolo, Jean, Kurt, Juri, Jimmy, Txu eta Pablo. Zazpi ume, zazpi hiritakoak: Erroma, Paris, Berlin, Mosku, New York, Shanghai eta Buenos Aires. Zazpi ume desberdin baina ume bera. Zazpi ume, hizkuntza berean egiten dutenak irri. Zazpi ume, handitzen direnean elkarri kontra eginen ez diotenak, gizon bera izanen baitira. Beatrice Alemagna da esanahi sakoneko istorio labur honen irudigilea. Haren irudiek ?testuraz eta kolorez beteak, une oro testuarekin bat egiten dutenak? informazio gehigarria ematen dute umeen hiriei buruz.
Ver más - Encuadernación Tapa dura
- Autor/es Rodari, Gianni
- ISBN13 9788491723868
- ISBN10 8491723862
- Páginas 32
- Año de Edición 2023
BAT ETA ZAZPI
- Gianni Rodari
- Editorial PAMIELA
- ISBN 9788491723868
16,15€
17,00€
-5%
Disponible
16,15€
17,00€
-5%
Disponible
¡Disponible! Recíbelo en 24/48h
Gratis a partir de 18 €
en España peninsular
Recogida en librería
Gratis
¡Disponible! Cómpralo ahora y recógelo mañana.
¡Gracias por comprar en librerías reales!