Detalles del libro
Ibai bakarrera jotzen duten errekak dira Bernardo Atxagaren azken nobela hau osatzen duten piezak. Zein bere bidetik doala dirudi, baina korronteak, logika narratibo sendo batek, norabide berean daramatza denak.Badoaz urak, eta badoa irakurlea Ugarteko herritik Pauera, edo Baionara, edo Gaztelara, edo Texasera. Etengabea da mugimendua. Etengabea protagonisten joan-etorria ere. Narrazioan sartu eta atera dabiltza txikitan bat izandako anaia bikiak, Frantziara frantses ikastaro bat egitera joan eta mutututa itzuli den nerabea, Madrileko El Pardo kuartelean gertatu diren lau lagunak, astero Baionako psikiatra batengana joaten den ingeniaria, "From fat to fit" telebista programaren protagonista, sindikatu baten aldizkarian diharduen emakume gaztea, ospitaletik alde egiteko gogoz dagoen neskatoa?Ezagutzen genuen lehendik ere Atxagaren ahalmen poetiko handia, unibertso osoak eta sakonak eraikitzeko gaitasuna. Narratzaile aparta dela ere bagenekien. Dohain horietaz gozatzeko aukera izango du irakurleak "Etxeak eta hilobiak" honetan. Betiko Atxaga dugu, alde horretatik. Baina ofizioak findutako idazkerarekin dator oraingoan. Heldutasunak ondutako begiradarekin.
Ver más - Encuadernación Bolsillo
- Autor/es Atxaga, Bernardo
- ISBN13 9788491721246
- ISBN10 849172124X
- Páginas 432
- Colección KONDAGINTZA
- Año de Edición 2019
Etxeak eta hilobiak
- Bernardo Atxaga
- Editorial PAMIELA
- ISBN 9788491721246
23,27€
24,50€
-5%
Envío Gratis
Disponible
23,27€
24,50€
-5%
Envío Gratis
Disponible
¡Disponible! Recíbelo en 24/48h
Gratis en España peninsular
Recogida en librería
Gratis
¡Disponible! Cómpralo ahora y recógelo mañana.
¡Gracias por comprar en librerías reales!