Detalles del libro
ôFrantziako damaö honek, jatorrizko bertsoetan bezala, istorio lazgarria dakar, dramatikoa. Etxera itzultzen den zaldun batek emaztegaia hil beharko du amaren aginduz.
Tragedia, amodioa, gorrotoa, mendekua eta damua ez dira falta Erdi Aroko istorio klasiko honetan.
Juanita Frantziako Arrots etxekoandre noblea ona bezain saiatua zen egiten zituen gauza guztietan. Hori zen, behintzat, nebak, Arrots jaunak, ziotsona. Ona zaldi gainean, bikaina arkua eta ezpata erabiltzeko orduan, koblakari aparta jauregiko gau luzeetan. Horregatik, Frantziako erreginaren dama zen, eta horregatik ere Bizkaiko aiton-seme haren begiak berehala ilkatu ziren harengan. Nork esango zuen andrearen bihotzean maitasuna ernetuko zela lurralde urruneko arrotz horren besoetan. Arrotzegia zirudien. Juanitak, baina, muzin egin zien nebaren kezkei, eta abiatu egin zen. Juanita Akauriko semearenganantz abiatu zen elkarri fedea eman ondoren ezteguek senarrarekiko zalantza oro uxatuko zioten itxaropenez. Itxaropenak, ordea, beti hanka laburrak dauzka. Halabeharrak ez. Milaka legoa ibilita Akauriko dorreko atea hurbil dago. Ezkontzarako opariak astunegiak dira zamari akituentzat.
- Autor/es Álvaro Rabelli Yanguas / Torrente
- ISBN13 9788412557596
- ISBN10 841255759X
- Año de Edición 2022
FRANTZIAKO DAMA
- Álvaro Rabelli Yanguas , Torrente
- Editorial EL GALLO DE ORO
- ISBN 9788412557596