Detalles del libro
Ana eta Laia lagunak dira. Ana ezkonduta dago, alabak dauzka eta ez du inoiz hitz itsusirik esaten, Laia, berriz, guztiz kontrakoa da. Goizean, arratsaldean eta gauean egin beharreko lanbidea daukate. Eguneko 24 orduetan. Asteko 7 egunetan.Javier de Isusik (2020ko Komiki Sari Nazionala, 'La divina comedia de Oscar Wilde' lanarekin), pertsonaietara hedatzen duen eta haren obra osoa ezaugarritzen duen gizatasunarekin, leiho bat irekitzen dio, akuarelan, harrera familia espezializatuan parte hartzen duten bi familiaren egunerokoari ?une batzuetan gordina, besteetan samurra?. Harrera mota hori kalte emozional larriak dituzten haurrei eta berariazko prestakuntza izateagatik euren familian har ditzaketen eta haurren premiei erantzun diezaieketen pertsonei zuzendutakoa da.Bizitzaren beraren errealismoa biltzeaz gainera, FICE Spainek, Agintzari eta Resilisek eta Astiberrik elkarrekin argitaratutako 'Goizero' liburuak egiaz betetako pertsonaia biziak erakusten ditu, eta esan daiteke errealitatearekin edozein antz izanez gero... errealitate hutsa dela.Eskubide Sozial, Kontsumo eta 2030 Agendaren Ministerioak Next Generation funtsekin finantzatutako AFE SAREAK Programa hau fase pilotuan ari da gauzatzen Madrilgo, Kataluniako, Nafarroako eta Euskadiko Arabako lurraldean, Gipuzkoako Foru Aldundiak emaitza bikainekin 2007tik sustatu duen ereduari jarraituz. Programa honek Espainiako gainerako txokoetan ere ezagutarazi nahi du bere burua, lehendik daudenen osagarri izango den familia harrerako modalitate bihurtzeko eta, horrela, babesik gabe dauden haurrak babesteko neurri sorta osatzen laguntzeko. Gainera, kalte emozional larria duten neska-mutilei familia ingurune bat eskaintzen laguntzen du, eta desinstituzionalizazio estrategia errazten du.
Ver más - Encuadernación Tapa dura
- Autor/es de Isusi, Javier
- ISBN13 9788410332119
- ISBN10 8410332116
- Páginas 120
- Año de Edición 2024
GOIZERO
- Javier de Isusi
- ISBN 9788410332119
17,10€
18,00€
-5%
Disponible
17,10€
18,00€
-5%
Disponible
¡Disponible! Recíbelo en 24/48h
Gratis a partir de 18 €
en España peninsular
Recogida en librería
Gratis
¡Disponible! Cómpralo ahora y recógelo mañana.
¡Gracias por comprar en librerías reales!