Detalles del libro
Alexandre Jacob anarkistak ezohiko bizitza izan zuen. Bere lagun taldearekin, kazetariek ôGaueko langileakö izendatu zutena, hankaz gora jarri zuen Frantzia, hamaika desjabetze eginda. Ohar umoretsuak uzten zizkieten aberatsei, eta argi utzi ez zela beren poltsikoak betetzeko, gizarte ustela eraitsi eta beharra zutenen artean banatzeko baizik. Artean mutikoa zela, mundua korritu zuen ontzi-mutil eta marinel lanetan. Ikasbide izan zuen ikusitakoa, eta sinesmen anarkistak sortu zitzaizkion. Injustizia eta hipokrisia jasangaitzak bihurtu zitzaizkion, eta horiei aurre egiteak kartzelara eta ezin lan egitera eraman zuten. Orduan ekin zien desjabetze antolatuei. Epaiketa entzutetsu baten ondotik, non bai epaileaz eta bai epaimahaikideez trufatu baitzen, uharte bakartu batean bortxazko lanetara kondenatu zuten bizitza osorako. Haren ibilbidea ezagututa, ordea, nekez pentsatuko dugu hola bukatuko zituela bere egunak; urte eta bizimodu gogorren ondoren, itzultzeko modua ere aurkitu zuen. Zintzoa eta zuzena, argia eta eskuzabala, sutsua eta sentibera, Alexandre Jacobek lilura sortu izan du, lehen bezala orain, ustez Arsène Lupin pertsonaia inspiratzeraino. Gizon kementsu baten historia epikoa da hau, munduan oihartzun egiten jarraitzen duena.
Ver más - Autor/es Matz
- ISBN13 9788418252754
- ISBN10 8418252758
- Páginas 128
- Colección AMAIUR
- Año de Edición 2021
- Idioma Castellano
Jacob, gaueko langilea
- Matz
- Editorial TXALAPARTA
- ISBN 9788418252754
23,27€
24,49€
-5%
Envío Gratis
Disponible
23,27€
24,49€
-5%
Envío Gratis
Disponible
¡Disponible! Recíbelo en 24/48h
Gratis en España peninsular
Recogida en librería
Gratis
¡Disponible! Cómpralo ahora y recógelo el próximo lunes.
¡Gracias por comprar en librerías reales!