Detalles del libro
Liburuaren helburua da ikusentzunezkoan oinarrizko ezagutzak barneratu nahi dituzten guztiek baliabide ulergarri eta erabilgarri bat eskuratzea, irakurlearen adina edo lanbidea edo liburua irakurtzeko arrazoia edozein delarik ere. Norentzat dago idatzita liburu hau? Esateko zerbait duten eta irudien eta soinuen bidez ahalik eta modurik onenean adierazten ikasi nahi dutenentzat, baina irudiak ikusten ikasi nahi dutenentzat edota beste batzuei irudiak modu kritikoan ikusarazi nahi dizkietenentzat ere bai. Isabel Albak gidoi onak idazteko giltzarriak eskainiko dizkigu, ohiko akatsez ohartaraziko digu, eta, aldi berean, idatzizko hitza -gidoia- irudi bihurtzeko behar dugun egitura guztiaren ikuspegia ere emango digu. Isabel Alba idazlea, irakaslea eta argazkilaria da, eta Madrilgo Complutense Unibertsitateko Filosofia eta Zientzien lizentziatura du. Irratiko, zineko eta telebistako gidoilaria izan da, eta, besteak beste, Barrio Sésamo eta La bola de cristal saioetan aritu da lanean. Azken hamabost urteetan, gidoigin¡tza¡ri eta ikus-entzunezko lengoaiari buruzko hamaika ikastaro eman ditu, irakasleak trebatzeko, bai unibertsitatean, bai eskoletan. 1998an, Kameraren atzetik sortu zuen, haurrei eta nerabeei begirako irudiari buruzko programa. Programak ospe handia lortu du, eta aitzindaria izan da ikus-entzunezkoan. Gaur egun ere programa zuzentzen dabil Isabel Alba. Eleberri bat ere argitaratu du, Baby Spot (Montesinos, 2003), eta XIV María de Maeztu literatur saria irabazi du. Kameraren atzetik. Irudien bidez narrazioak egitea: gidoitik filmera zineko narraziogintza lantzeko bigarren liburua du.
Ver más - Autor/es Alba, Isabel
- ISBN13 9788415216032
- ISBN10 8415216033
- Páginas 256
- Colección BIBLIOTECA WILKIE COLLINS
- Año de Edición 2011
KAMERAREN ATZETIK
- Isabel Alba
- Editorial BURIDÁN/MONTESINOS
- ISBN 9788415216032
17,10€
18,00€
-5%
Consulta disponibilidad
17,10€
18,00€
-5%
Consulta disponibilidad
Nuestras libreras pueden consultar su disponibilidad y darte un estimado de cuándo estaría listo.
¡Gracias por comprar en librerías reales!