Detalles del libro
2016ko neguaren lehen egunean, Eduardo Madina eta Fermin Muguruza Irunen elkartu ziren. Aitzakia JotDown magazinerako elkarrizketa bat izan zen, baina edozein estakuru izan zitekeen egokia bi euskaldun horiek, bizi-ibilbide itxuraz oso desberdinak izan dituzten bi euskaldun horiek, elkartzeko. Madina ?2002an ETAren atentatu batetik bizirik atera zen politikari sozialista? eta Muguruza ?Kortaturen lider historikoa eta Euskal Herriko musikaren erreferentzietako bat? solasean aritu ziren kafe baten aurrean, Alfonso Zapico marrazkigileak une haren potreta bere koadernoan jasotzen zuen artean. Zirriborro haiek izan ziren Zubigileak albumaren hazia. Euskal gazteen zenbait belaunaldiren narrazioa da albuma, zuri beltzean marraztu beharreko historia. Gaurko munduak, egunero hesi bat gehiago altxatzen ikusten duen mundu honek, zubi gehiago behar ditu. Eta zubien kontakizun bat da hau, zubigileena, bat bera den jendarte baten ertz biak lotu nahi dituzten pertsona horiena. Alfonso Zapico komikigile eta narratzaileak ?gatazken marrazkigiletzat? du bere burua. ?Ez dago gatazkarik hemengo hau bezain zaila ulertzen, eta kontatzen. Hau bezain ankerrik, barne xehetasun txiki horietan; hau baino isiltasun mingarriagokorik. Euskadiko urte beltzak marraztea zapatak putzu batean lokaztea da. Zergatik egiten dudan? Jakin minagatik, bokalea ikusteko gogoagatik. Beharbada, putzu hori bada, jada, bokalea?, dio egileak, Claudio Magrisen hitzak hartuta.
Ver más - Encuadernación Bolsillo
- Autor/es Zapico, Alfonso
- ISBN13 9788416880720
- ISBN10 8416880727
- Páginas 200
- Colección Nobela Grafikoa #
- Año de Edición 2018
- Idioma Euskera
Zubigileak
- Alfonso Zapico
- Editorial ASTIBERRI EDICIONES
- ISBN 9788416880720
13,30€
14,00€
-5%
Consulta disponibilidad
13,30€
14,00€
-5%
Consulta disponibilidad
Nuestras libreras pueden consultar su disponibilidad y darte un estimado de cuándo estaría listo.
¡Gracias por comprar en librerías reales!